Diagnostikoa

Indautxukoak gara, Indautxun bizi garen gazteak eta nazkatuta gaude auzoko egoeraz. Kalera ateratzen garen bakoitzean auzoaren izaeraz ohartzen gara.

Banketxe eta inmobiliariaz betetako kaleak ditugu. Indautxutik alde egin beharko dugu, bertan etxebizitza bat alokatzea zein erostea ezinezkoa delako eta zer esanik ez lagunen artean lonja bat alokatzearena. Euskeraz bizitzeko ere traba itzelak ditugu, hablame en cristiano esaten digute.

Alhondiga bezalako proiektu merkantilistak inposatzen dizkigute baina parte hartzeko abagunerik ez dugu. Gazteon arteko harremanak sustatzeko lekurik ez dugu, aisialdirako esparru bakarra taberna delarik, hau da, kontsumora bideratzen gaituzte.

Eta hau guztia gutxi balitza, kalean egoteko baldintzak bete behar ditugu; kalean ez muxukatu, parkean ezin da saskibaloian jokatu, bizikletan espaloitik ez ibili, ez edan, ez adierazi... ez,ez,ez beti ezetz!

BETIKO EZEZKO ERANTZUNA ONARTU BEHAR DUGU?